RALLYAK
Sebastien Loebek Kataluniako proba utzi du, eta Martin da lider
Ez zuen Sebastien Loeb (Citroen Xshara) munduko txapeldun berriak atzo Kataluniako Rallyan bere autoa gehiago behartzerik izan. Ostiralean bera zen lider, eta atzo Markko Martinekin (Ford Focus) lehia estua izan zuen. Frantziarrak, ordea, lasterketa utzi beharra izan zuen, eta estoniarra da orain liderra. Gaur amaituko da Kataluniako Rallya.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu