Txirrindularitza

Segundo galerarik gabe hasiko da Vuelta

Ibilbidearen arriskua kontuan hartuta, taldekako sailkapenerako soilik hartuko dituzte kontuan biharko taldekako erlojupekoko denborak. 

jarraia113997.jpg
unai zubeldia
2015eko abuztuaren 21a
15:23
Entzun

Dezenteko liskarrarekin hasi da Espainiako Vuelta. Kirol lehia hasi, biharko hasiko da, Marbellan, baina bezperan iritsi da albistea: ibilbideak daukan arriskuaren eraginez, taldekako sailkapenerako soilik hartuko dituzte kontuan 7,4 kilometroko taldekako erlojupekoko denborak. Txirrindulari guztiek, beraz, denbora berarekin ekingo diote igandeko etapari, Vueltako bigarrenari.

Zalantza eta kexa asko izan da azken egunotan, zorua oso arriskutsu egongo delako. Kare harria daukate ibilbidearen zati luze batean, oinarrian hondarra daukan zorua, eta txirrindularien segurtasuna ez dagoela bermatuta salatu dute talde askok. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunarekin (UCI) harremanetan jarri dira horietako asko, eta, bilera egin ondoren, txirrindularien denborak kontuan ez hartzea erabaki dute epaileek. Puerto Banusetik abiatuko da Vuelta, 18:40an, eta 20:33an iritsiko da azken taldea Marbellara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.