Sei bikotek jokatuko dute sanmateoetan

2022ko irailaren 9a
00:00
Entzun
PILOTA. Atzo aurkeztu zuten sanmateoetako pilota torneoa. Logroñon (Espainia) jokatuko dute, irailaren 18tik 25era. Bi multzotan banatu dituzte sei bikoteak, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatuko dute. Bi garaileak ariko dira finalean , irailaren 25ean. Bikoteak hauek dira: A multzoan, Altuna III.a-Martija, Dario-Zabaleta, eta Urrutikoetxea-Imaz; B multzoan batu dituzte, berriz, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta, eta Jaka-Mariezkurrena. Laso ariko den zalantzan egon zen atzo arte. Min hartu zuen aldakan Ordiziako partidan, zale bati eroritako edariarekin irrist egin eta gero. Ekografia egin zioten atzo. Bestalde, finalaren bezperan, hilaren 24an, Ardoaren Desafioa jokatuko da. Baieztatuta dago lau eta erdian Peña II.a eta Peio Etxeberria ariko direla; buruz buru, berriz, Artolak eta Irribarriak jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.