pilota

Sei hilabete barru jokatzeko moduan egon daiteke Berasaluze II.a

Orpazurdako operazioa egin diote, eta ongi atera da dena, Asegarceren arabera.

2013ko maiatzaren 2a
16:54
Entzun

Ezker oineko orpazurda hautsi zuen joan den igandean Pablo Berasaluze pilotariak finalean. Operazioa ongi atera da, eta "behar bezala orbaintzeko faktoreak" aplikatu zaizkio, Mikel Sanchez medikuaren taldeak jakinarazi duenez. Bi aste barru puntuak kentzera itzuliko da ospitalera, eta hortik aurrera hasiko ditu osatze ariketak. "Sei hilabete barru-edo jokatzeko moduan" egon daitekeela jakinarazi du Asegarcek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.