ERRUGBIA

Sei Nazioen torneoa, Irlandarentzat

Irlandarrak Ingalaterra eta Galesen aurretik geratu dira sailkapenean, puntu-aldeari esker. Sei punturen aldea bakarrik egon da Irlanda eta Ingalaterraren artean. 

jarraia109211.jpg
2015eko martxoaren 21a
19:58
Entzun

Iaz egin bezala, Irlandak irabazi du aurten ere Sei Nazioen torneoa. Irlandarrek Ingalaterrarekin eta Galesekin berdinduta bukatu dute torneoa, baina puntu-aldeari esker izan dira txapeldun.

Azken jardunaldian txapela irabazteko aukera zuten hiru selekzioek lortu dute garaipena: Irlandak 10-40 Italiaren aurka, Ingalaterrak 55-35 Frantziaren aurka eta Galesek 20-61 Italiaren aurka.

Azkenean, sei punturen aldeaz izan dira txapeldun irlandarrak. Irlandak hamahirugarren titulua du Europako selekzioen arteko txapelketa nagusian, hirugarrena Sei Nazioen torneoa denetik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.