Sekulako giroa dago Bilbon Athletic-Manchester United Europako Ligako final-zortzirenetako itzuliko partida dela eta. Goizetik ibili da jendea, eta arratsaldean San Mames ingurua jendez lepo egon da —Berria TBren bideoan, Poza kalea—. Giro ona ez ezik, giro lasaia ere bada, ez baita liskarrik gertatu jarraitzaileen artean.
"Manchester Unitedeko zaleak harridura aurpegiarekin bezala daude ikusten ari direnarekin", kontatu diote BERRIA.INFOri han diren Athleticeko jarraitzaile batzuek.