Kataluniak Kirol Kontsulatu bat izango du Kataluniako kirola nazioartean zabaltzeko. Kontsulatu hori maiatzaren 17an sortuko da Lausanan (Suitza), eta 37 pertsonak osatuko dute, besteak beste Juan Antonio Samaranch Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente ohiak. Kontsulatua lobby bat izango dela aurreratu zuen Rafael Niubo Generalitateko kirol idazkariak azaldu zuenez. «Amaitu da Kataluniako kirolaren zeharkaldia. Ez dugu mugarik eta guztiaren bila goaz», esan zuen.
SELEKZIOA. Kataluniak Kirol Kontsulatu bat izango du maiatzetik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu