SELEKZIOEN ALDARRIA, PILOTAN ERE BAI
Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldarria Paueko (Okzitania) Munduko Pilota Txapelketetara iritsi zen atzo. ESAIT Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeko kideek eta beste selekzio batzuetako hainbat pilotarik kontzentrazioa egin zuten Paueko plaza librean, hasiera ekitaldiaren aurretik. Inposaketen aurrean, guk geurea zioen pankarta zabaldu zuten, eta tirabirak izan zituzten Frantziako Pilota Federazioko kideekin, hasierako tokitik urruntzera behartzen saiatu baitziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu