Enmanuele Sellak irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko 14. etapa: Alpe di Pampeago/Val di Fiemme-Alpe di Pampeago/Val di Fiemme (195 kilometro). Mendiko etapa izan dute, Giroko aurrena; lehen mailako bi gailur igo dituzte azkeneko 50 kilomeroetan.
Dozena bat txirrindularirekin etapa hasieratik ihes eginda egon ondoren, Sellak erasoa jo du 144. kilometroan eta bakarrik iritsi da helmugara.
Faboritoen artean Denis Mentxov izan da onena. 8.48ra iritsi da (seigarren etapan), eta haren atzetik 45 segundoren barruan sakabanatuta sartu dira Giroko beste txirrindulari garrantzitsu batzuk: Franco Pellizotti (8.57ra), Ricardo Ricco (8.57ra), Gilberto Simoni (9.01era), Danilo Di Luca (9.14ra), Marzio Bruseghin (9.03ra), Leonardo Piepoli (9.27ra), Alberto Contador (9.33ra)... Paolo Savoldelli 10.11ra sartu da.
Gabriele Bosisio jarri da itzuliko lider.
Bihar korrituko dute 15. etapa: Arabba-Marmolada (153 kilometro). Oso etapa menditsua izango da: Passo Pordoi lehen mailakoa (9,2. kilometroan), San Pellegrino lehen mailakoa (49,6.ean), San Tomaso Agordino bigarrengoa (72,3.ean), Giau lehen mailakoa (99,4.ean); Falzarego bigarrengoa (120.ean) eta Fedaia-Marmolada lehen mailakoa (helmugan).
Etzi, berriz, 12,9 kilometroko krono-igoera: San Vigilio Di Marebbe-Plan De Corones.
txirrindularitza
Sellarentzat Giroko mendiko lehen etapa
Bihar Marmoladan bukatuko da etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu