Sendoenak oso sendo

Dakar Rallyko 9. etapa irabazita lehen postua sendotu du Sainzek autoetan; Coma ere oso eroso dabil motoetan

Erredakzioa
2009ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Dakar Rallyan etapaz etapa lehen postua sendotzen ari dira Carlos Sainz espainiarra eta Marc Coma kataluniarra. Atzo 430 kilometro egin behar izan zituzten pilotuek La Serena eta Copiapo artean, eta autoetan Sainz bera izan zen azkarrena. Espainiarrak bost ordu 56 minutu eta zortzi segundo behar izan zituen, eta 1.47 minutuko aldea atera zion Mark Miller taldekideari. Atzo arte Giniel de Villiers hegoafrikarra zegoen bigarren, baina atzo 12 minutu galdu zituen, eta hirugarren postuan dago orain, Sainzengandik ia 23 minutura. Bigarren Miller bera dago, ia 20 minutura.

Motoetan, berriz, etapa ez zuen Marc Comak irabazi, baina sailkapen nagusian daukan aldea aztertzea nahikoa da den-dena kontrolpean daukala ikusteko. Atzoko etapa Frans Verhoeven herbeheretarrak irabazi zuen, David Fretigne frantziarraren eta Francisco Lopez txiletarraren aurretik -liderra 4. iritsi zen helmugara, 4.59ra-, baina Comak ordubetetik gorako aldea dauka sailkapen nagusian. Fretigne 1.04.38ra dauka kataluniarrak.



Sailkapena

9. ETAPA (AUTOAK)

1. Carlos Sainz (Volkswagen) 5.56.08

2. Mark Miller (Volkswagen) 1.47ra

3. Robby Gordon (Hummer) 2.16ra

NAGUSIA (AUTOAK)

1. Carlos Sainz (Volkswagen) 33.26.07

2. Mark Miller (Volkswagen) 19.52ra

3. G. de Villiers (Volkswagen) 22.58ra

9. ETAPA (MOTOAK)

1. Frans Verhoeven (KTM) 6.26.33

2. David Fretigne (Yamaha) 3.09ra

3. Francisco Lopez (KTM) 3.40ra

NAGUSIA (MOTOAK)

1. Marc Coma (KTM) 37.04.47

2. David Fretigne (Yamaha) 1.04.38ra

3. Cyril Despres (KTM) 1.34.38ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.