Serantes atezaina fitxatu du Athleticek
FUTBOLA. Jon Ander Serantes Barakaldoko 23 urteko atezaina fitxatu du Athleticek. 1,82 metroko luzera du, eta Deustuan aritu da aurretik. Denboraldia amaitu arte Barakaldon jarraituko du, eta bi urterako sinatu du, beste urte batez luzatzeko aukerarekin. Hasieran, bigarren taldean jokatuko du, baina, denboraldi-aurrea, lehen taldearekin egin dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu