Serbiak lehen aldiz irabazi du Davis Kopa
TENISA. Oso final estua jokatu dute Frantziak eta Serbiak, eta, azkenean, serbiarrak nagusitu dira, 3-2, nahiz eta larunbatean 1-2 atzetik jarri ziren. Novak Djokovicen garaipenari esker -6-2, 6-2 eta 6-4 irabazi zion Gael Monfillsi-, bina partida irabazita iritsi ziren bosgarren eta azken lehiara, eta bertan Victor Troicki serbiarrak 6-2, 6-2 eta 6-3 irabazi zion Michael Llodra frantziarrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu