Sergi Mingote hil da, K2tik jaisten ari zela

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Mendizale nepaldarrek historia egin zuten egunean hil zen Sergi Mingote mendizale katalana. K2ko lehen kanpalekutik (6.075 metro) jaisten ari zen aurreratutako kanpaleku nagusira (5.600 metro), eta eroriko bat izan zuen. 600 metro baino gehiago amildu zen. Abenduan iritsi zen Pakistanera, K2ra igotzen saiatzeko. 2018an lortu zuen tontorrera heltzea, oxigenorik gabe. Orain, neguan saiatu nahi zuen. Oxigenorik gabe tontorrera igotzeko aukera baztertu eta behera abiatu ostean izan zuen ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.