Txirrindularitza

Sergio de Lis fitxatu du Euskaltel-Euskadik

UCIren araudiak dio ekipoek gutxienez 23 txirrindulari izan behar dituztela, eta euskal taldeak 22 zeuzkan. Donostiarra da De Lis, eta Orbea-Orekan aritu da.

2008ko azaroaren 3a
13:15
Entzun
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) araudiak dio goi-mailako taldeek gutxienez 23 ziklista izan behar dituztela, Euskaltel-Euskadik 22 zeuzkan, eta fitxatu du 23.a: Sergio de Lis (Donostia, 22 urte). Orbea-Oreka talde filialean aritu da 2007tik. Talde hartatik pasatu eta Euskaltelen ariko den zortzigarren txirrindularia da. Bi urteko kontratua egin du.

Euskadi Fundazioaren arabera, ordekan ondo ibiltzen den mutila da hura.

"Euskal ziklista ororen ametsa da Euskaltel-Euskadin fitxatzea", esan du De Lisek. "Baliatu beharra dut aukera hau".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.