Aspaldiko garairik onenean dago Delteco Gipuzkoa Basket. Izan ere, denboraldi honetan lehen aldiz bi partida irabazi ditu jarraian. Salbazioa bi garaipenera du oraindik, baina azken emaitzek mesede egin diote. «Oso garrantzitsua da daramagun bolada. Azkeneko bi garaipenek segurtasuna eta konfiantza eman digute. Fede handiagoa dugu, eta defentsan sendoagoak gara», adierazi zuen atzo Sergio Valdeolmillos GBCko entrenatzaileak.
Valdeolmillosek, hala ere, ez zuen gehiegi puztu nahi, eta azpimarratu zuen oraindik «asko» dutela hobetzeko, eta jokalariak horren jakitun direla. Hori bai, argi du bizi duten uneari etekina atera behar diotela. «Orain dugun animoa baliatu behar dugu. Larunbatean aukera ona dugu, etxean, Andorraren aurka. Lehia zaila izango da, Andorra lehiatzeko egina dagoen talde bat baita».
Sergio Valdeolmillos: «Orain dugun animoa baliatu behar dugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu