Baskonia 79-72 Tenerife

Serio eta eroso

Baskoniak artean jokatutako bi partidak irabazi ditu ACB ligako azken fasean, eta gertuago ditu finalerdiak. Vildozak eta Grangerrek ondo zuzendu dute taldea, eta beste behin sendo aritu dira defentsan arabarrak.

ainara arratibel gascon
2020ko ekainaren 19a
23:44
Entzun

Baskoniak beste urrats bat eman zuen atzo ACB ligako finalerdietan egoteko. 79-72 hartu zuen mendean Tenerife, eta Bartzelonarekin batera, orain arte jokatutako bi partidak irabazi ditu bere multzoan. Defentsan oinarritu zuen beste behin garaipena Dusko Ivanovicen taldeak, baita ere uztaipean Xengeliak eta Ericek egindako jokoan. Bihar Bartzelonaren aurka jokatu du Baskoniak, eta irabaziz gero, oina eta erdi izango du finalerdietan. Atzoko hutsune bakarra izan zen, ez zuela jakin partida ixten, eta amaieran lortu zuen errenta, merezi baino txikiagoa izan zela. Berriro ere Xengelia izan zen lehiago onena. 21 puntu sartu zituen.

Arabarrek hasieratik hartu zuten partidaren aginte makila, eta aurretik izan zen ziren. Ivanovic jakitun zen Tenerife azpiratzeko beharrezkoa zutela Marcelhino Huertas geratzea, eta horretarako etengabe joan zen aldatzen joko antolatzailea. Vildozak, Grangerrek eta Henryk ondo bete zuten lan hori, eta aurkariaren iparrorratzari ez zioten eroso egoten utzi. Baloia jasotzen zuen aldiro, norbait zuen gainean, Lehen zatian bi jaurtiketa baino ez zituen egin brasildarrak

Bien bitartean, erasoan,  Ivanovicen jokalariek ederki baliatu zuten jaurtiketa libreen eta uztaipearen artean Tenerifek uzten zuen zuloa. Eric eta Xengelia eroso sartu ziren hortik, pazientzia edukiz, eta ederki aurre eginez Tenerifek ezarritako zonakako defentsari. Hor egon zen gakoa, eta atsedenaldira 11 puntuko aldeaz ailegatu zen Baskonia: 44-33

Bigarren zatia bide beretik hasi zen. Gainera, Baskoniak lehen zatian baino kontraeraso gehiago egitea lortu zuen, eta hirugarren laurdena amaitzeko bost minutu falta zirenean ordu arteko abantaila handiena zuten arabarrek: 57-43. Defentsan, gainera, serio eutsi zioten. Nahiz eta Tenerife zazpi puntura gerturatu.  Grangerrek eta Vildozak zentzua eta patxada eman zioten Baskoniaren erasoko jokaldiei, nahiz eta ez zuten lehen zatian bezainbeste asmatu.

Baina neurketa ez zegoen erabakita.  Azken  laurdenean,  Tenerifek zortzi puntura murriztu zuen errenta; 68-60. Baskoniak hortzak estutu zituen, eta ondo eusten ari zela zirudien. Baina Radoncicen eta Fran Guerraren bi hirukori esker, gehiago estutu zen aldea. Azken bost minutu falta ziren soilik, eta Baskonia 75-70 baino ez zen aurretik,  Ezustean, partida airean zegoen. Shieldesek asmatu egin zuen hurrengo erasoan, eta horrek lasaitasuna eman behar zion Baskoniari. Ostean iritsi ziren Polonaren kirolez kontrako falta, eta Ivanovici adierazitako teknika. Kontrakarrean bazen ere, Tenerfiek partidan sartuta segitzen zuen, Xengeliak hirukoa sartu eta bederatzi puntuko errenta eman zion arte Baskoniari: 77-68. Hala, azken minutu eta erdia lasai antzean jokatu ahal izan zuten arabarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.