Frantziako Tourra

Serrano izan da azkarrena Mendeko helmugan

Albi eta Mende artean egin da gaur Frantziako Tourreko 18. etapa. Helmugan Markos Serrano (Liberty) izan da azkarrena. Etapako ihesaldi nagusian parte hartu du beste bederatzi gizonekin batera. Xabier Zandio (Illes Balears) eta Egoi Martinez (Euskaltel) euskal herritarrak ere tartean izan dira. Azkenean Serranok poltsikoratu du garaipena.

2005eko uztailaren 21a
17:20
Entzun
Frantziako Tourreko 18. etapa egin da gaur Albi eta Mende artean. 189 kilometroko ibilbidea izan dute aurretik txirrindulariek. Etapa ez da laua izan; bost, lau, hiru eta bigarren mailako mendateak igo behar izan dituzte.

Lasterketako ihesaldi nagusia hamar gizonek eraman dute aurrera, tartean bi euskal herritar zirelarik: Xabier Zandio (Illes Balears) eta Egoi Martinez (Euskaltel). Haiekin batera, Axel Merckx (Lotto), Matthias Kessler (T-Mobile), LukeRoberts (CSC), MarcosSerrano (Liberty), Franco Pellizzotti (Liquigas), Cedric Vasseur (Cofidis), Thomas Voeckler (Bouygues Telecom) eta Carlos Da Cruz (Francais des Jeux) ibili dira.

Azken honek ihes egin du talde honetatik Cote de Chabrisen, azken aurreko igoeran.20 segunduko tartea lortu du, baina Axel Merckxek erritmo aldaketa bortitza egin du eta taldea desegin egin da. Zandiok gertutik jarraitu dio baina Egoi Martinezek ez du halako zorterik izan; atzean geratu da. Da Cruz harrapatu dute eta azken igoeran, Cote de la Croix Neuven, Zandio ere atzean geratu da. Cedric Vasseur, Axel Merckx eta Marcos Serrano geratu dira lasterketa buruan.

Igoerako azken kilometroetan Serranok erasoa jo du eta beste biak atzean utzi ditu. Helmugara bakarrik iritsi da eta berarentzatizan da etapa garaipena.

Biharko etapa Issoire eta Le Puy En Velay artean egingo da. 153 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik txirrindulariek eta gaurkoaren antzera, bost, lau, hiru eta bigarren mailako mendateak igo beharko dituzte. Sailkapen nagusian, Lance Armstrongek (Discovery Channel) jarraitzen du lider eta badirudi bere zazpigarren Tourra lortuko duela aurtengoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.