Sevaljevic: «Minduta nago penaltia huts egiteagatik»
ESKUBALOIA. Vasco Sevaljevicek, Amaya Sport San Antonioko ezker hegaleko jokalariak, aukera bikaina eduki zuen larunbatean azken segundoan penaltia sartu eta Anaitasunaren aurkako partida 29-28 irabazteko. Baina montenegroarrak huts egin zuen. «Lasaiago nago, baina oraindik minduta nago penaltia huts egiteagatik», aitortu zuen atzo. «Inoiz ez dut ahaztuko penalti hori».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu