Real Union Irungo (Gipuzkoa) taldeak balentria lortu zuen Espainiako Kopako aurreko kanporaketan, Real Madril lehiaketatik at utzi zuelako. Madrilen jokatu zuten itzuliko partida. Gaur (20:00) ere Kopako itzuliko partida izango du Real Unionek, final-zortzirenetan: Sevillan (Espainia), Betisen aurka. Joanekoan, Irungoak galtzaile: 0-1. Zaila du, beraz.
Real Union oso sendo ari da denboraldi honetan etxetik kanpo.
Athletic-Osasuneko itzulikoa bihar jokatuko dute, Bilbon (20:00, laSexta). Bana egin zuten Iruñean.
Futbola
Sevillan ere balentria?
Aurreko kanporaketan Real Madril Espainiako Kopatik bidali ostean, Real Union gaur gauza bera egiten saiatuko da Betisekin. Irungoek 0-1 galdu zuten joanekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu