Gaur amaituko da sasoia Alavesentzat. Denboraldia gaizki hasi zuten arabarrek, baina Abelardoren etorrerarekin egoera irauli, eta eroso bukatu ahal izan du jarduna. Amaiera hori are gozoagoa eta biribilagoa izan dadin, gaur irabazi egin nahi dute Sevillaren zelaian. Etxekoek aurreko jardunaldian lortu zuten Europako ligarako sailkapena, baina, sasoi gorabeheratsua egin dute.
Alavesek behin bakarrik irabazi du Sanchez Pizjuanen, eta gaur jokalari asko faltako ditu. Sivera, Duarte, Pedara, Medran, VIgaray eta Ruano min hartuta daude, eta Chrstian Santos, Bojan, eta Guidetti, berriz, deialditik kanpo utzi ditu Abelardok. Aritz Castro bigarren taldeko atezaina sartu du deialdian. Sevillan ez dira ariko Jesus Navas, Vanega eta Mercado.
Sevillan irabazi eta liga ondo amaitzea du helburu gaur Alavesek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu