Ligako azken postuan da Sevilla, eta hamargarren partida du gaurkoa irabazi gabe. Ondo baliatu dute aukera zuri-gorriek, Lezaman. Erikak egin ditu lehen bi golak, eta Gimbertek jarri du hiru eta hutsekoa markagailuan.
Etxeko taldeak eroso ekin dio bigarren zatiari. 48. minuturako, laugarrena sartu du Nekanek, eta berak egin du bosgarren gola ere, 51. minutuan. Luciak sartu du seigarrena.
Seigarren garaipena dute jarraian Athleticekoek, eta aurreko postuetan segitzen dute, 25 punturekin.
Realak ezin
Realak kolpe gogorra jaso zuen ostegunean, artean azken sailkatua zen Sporting Huelvaren aurka galduta, eta gaur ezin izan dio buelta eman. 2-1 galdu dute zuri-urdinek Betisen zelaian.
17. minutuan hartu du aurrea etxeko taldeak, Priscilaren golarekin, eta aldeari eutsi dio Betisek atsedenaldira arteko tarteari. Bigarrren zatia hasi eta hamar minutura etorri da Betisen bigarrena, Szymanowskiren eskutik. Zuri-urdinek amaieran aldea murriztea lortu dute -Kianak sartu du 1-2koa, 84. minutuan-, baina ezin izan dute markagailua berdindu.
Horrenbestean, 14 punturekin jaraitu beharko du Realak, Ligako taularen erdialdean.