Tenisa

Sharapova-Serena Williams, Australiako Irekiko finala

2007ko urtarrilaren 25a
14:33
Entzun
Maria Sharapova errusiarrak eta Serena Williams estatubatuarrak jokatuko dute Australiako Irekiko finala emakumezkoetan. Sharapova lehen zerrendaburuak erraz irabazi dio gaur Kim Clijsters belgikarrari: 6-4 eta 6-2. Williamsek, berriz, Nicole Vaidisova txekiarra hartu du mendean: 7-6 (7-5) eta 6-4).

Williams gaur egun 81.a da sailkapenean; izan ere, 2006an apenas jokatu zuen. 2005ean bera izan zen Australiako Irekiko irabazlea, eta berriro saioan dagoela erakutsi du.

Gizonezkoetan dagoeneko badago finalista bat: Roger Federer suitzarra. Lehen zerrendaburuak 6-4, 6-0 eta 6-2 irabazi dio gaur Andy Roddick estatubatuarrari. Beste finalista, Gonzalez-Haas lehiatik aterako da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.