Tenisa

Sharapovak irabazi du Australiako Irekia

7-5 eta 6-3 hartu du mendean Ivanovic.

2008ko urtarrilaren 26a
16:03
Entzun
Australiako Irekiak badu emakumezkoen garailea: Maria Sharapova errusiarra. Ana Ivanovic serbiarra izan du aurkari gaur finalean, eta 7-5 eta 6-3 irabazi dio.

Hirugarren Grand Slam torneoa du Sharapovak. 2004an Wimbledon irabazi zuen, 2006an Ameriketako Estatu Batuetako Irekia. "Hala ere, oraindik ez dut goia jo. Uste dut fisikoki gehiago hobetuko dudala, eta tenisean gauza asko ditut ikasteko", esan du finalaren ondoren.

Iaz Australiako Irekiko finalera heldu zen Sharapova, baina hiru joko besterik ez zituen egin Serena Williamsen kontra.

Gizonezkoetan Jo-Wilfried Tsonga frantziarrak eta Novak Djokovic serbiarrak jokatuko dute finala, bihar.

Bikoteka, gizonezkoetan Jonathan Erlich-Andy Ramek (Israel) irabazi dute irekia. Arnaud Clement-Michael Llodra (Frantzia) 7-5 eta 7-6 hartu dituzte mendean finalean.

Argazkian, Sharapova Australiako Irekiko koparekin, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.