Profesionaletan zegoen Iparraldeko txirrindulari bakarrak, Romain Sicardek (Hazparne, Lapurdi, 1988), erretiroa hartu behar izan du. Total Energieko txirrindulariari bihotzeko arazoak atzeman dizkiote. «Asteartean eman zidaten berria». Eskertuta eta harro doa. «20 urtez nire pasioaz gozatzeko aukera izan dut, eta munduko lasterketarik garrantzitsuenetan parte hartzeko. Lan eginda, ametsak betetzen dira».
Un petit message à vous adresser au sujet de ma situation actuelle... pic.twitter.com/Zt5GlJTTCr
— Romain Sicard (@sicard_romain) April 9, 2021
2009an Sicard 23 urtez azpiko munduko txapeldun izan zen, eta lau urte egin zituen Euskaltel Euskadin. Thierry Elissalderen ondoren (1994 eta 1995 denboraldietan), euskal taldean ibili zen Iparraldeko bigarren txirrindularia izan zen. Zazpi aldiz parte hartu du Tourrean, bost aldiz Vueltan eta behin Giroan.