Giroa

Simon Yatesek irabazi du Sappadan

Helmugarako 17 kilometro falta zirela jo du erasoa Maglia arrosak, eta lidertza sendotu.

2018ko maiatzaren 20a
19:43
Entzun

Erakustaldia emanda irabazi du Simon Yatesek gaurko etapa. Tolmezzon hasi eta Sappadan bukatu, lau mendate igo behar izan dituzte txirrindulariek, eta hirugarrenean, San Antonio igotzen ari zirela, erasoa jo du liderrak eta tartea atera die sailkapenean atzetik dituen guztiei. Bost laguneko taldetxo bat osatu da atzean, Dumoulin, Pozzovivo, Carapaz, Pinot eta Lopez Morenok osatua. Helmugan liderrak 41 segundu atera dizkio taldetxo honi. Atzo etapa irabazi zuen Froome, berriz, atzean geratu da eta denbora gehiago galdu du.

Gaurko garaipenarekin Simon Yatesek 2 minutu eta 11 segundura dauka bigarrena, Tom Dumoulin. Aurtengo Giroa bukatzeko astebete falta denean, bien arteko borroka dirudi Maglia arrosa irabaztea. Pozzovivo dago hirugarren 2,29ra, eta Pinot laugarren 2,37ra. Hurrena, Lopez Moreno, 4,27ra dago.

Bihar atseden eguna izango da, etzi itzuliko dira txirrindulariak errepidera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.