Simoncelli, Takahashi eta Terol onenak Portugalen
MOTOZIKLISMOA. Bihar jokatuko da Portugalgo Sari Nagusia, eta, atzo, lehen entrenamendu ofizialetan, ezustean Marco Simoncelli italiarra (Honda) izan zen azkarrena Moto GP mailan. Jorge Lorenzo (Yamaha) sailkatu zen bigarren. Moto 2 mailan, Yuki Takahashi japoniarra (Moriwaki) izan zen onena, Thomas Luthiren (Suter) aurretik. 125 cc-ko mailan, berriz, Nico Terolek (Aprilia) lortu zuen denborarik onena, Sandro Corteseren aurretik (Aprilia). 12. sailkatu zen Efren Vazquez (Derbi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu