Txirrindularitza

Simone Yates nagusitu da Ordiziako Klasikan

Helmugarako hamar kilometro falta zirela tropeletik ihes egin eta bakar-bakarrik helmugaratu da Oricako txirrindularia

Simon Yates Ordiziako helmugan. JON URBE / ARGAZKI PRESS
jon eskudero
2016ko uztailaren 25a
15:19
Entzun

Yates familiak une gozoan jarraitzen du, txirrindularitza kontuetan, behinik behin. Adam Yates laugarren sailkatu zen Frantziako Tourrean; bada, hori gutxi ez, eta Simon Yatesek (Orica) irabazi du gaur Ordiziako Klasika. 93. ekitaldia zuen lasterketak, eta ikuskizun bikain baten ondoren, ingelesa ondo merezita gailendu da helmugan. Etapa amaitzeko hamar kilometro falta zirela erasoa jo, eta bakar-bakarrik egin du helmugarako bidea. Hiru hilabetez zigortuta egon da Simon Yates, medikuak emanda hartu zuen sendagai baten berri ez emateagatik. Bada, erarik onenean itzuli da lehiara. Angle Madrazok eta Alexander Vdovinek osatu dute podiuma.

Ohi bezala, eguneko ihesaldia etapa hasieran osatu da, eta bederatzi txirrindulari sartu dira. Tartean ziren Ibai Salas (Burgos BH) eta Mikel Bizkarra (Murias) euskal herritarrak. Ordea, helmugarako hogei kilometro falta zituztela amaitu da haien jarduna, tropelak irentsi baititu, eta orduan Yatesek berak atera ditu babak eltzetik. Erasoa jota bikain iritsi da Ordiziaraino. Murias taldeko Gari Bravo izan da euskal txirrindularirik onena, zortzigarren sailkatuta. Bederatzigarren izan da, berriz, Pello Bilbao (Caja Rural).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.