elkarriZKETA AURRERAPENA

"Sinatuko nuke Izkorekin lortutakoa errepikatzea"

Miguel Artxanko Osasunako presidentegaiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, hauteskundeen egunean. Javier Zabaleta eta biak dira hautagaiak.

2012ko ekainaren 29a
16:21
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Miguel Artxankoren esan batzuk:

- "Presidente izaten banaiz, oraintxe sinatuko nuke nik Patxi Izkoren agindupean lortutakoa errepikatzea".

- "Osasunaren diru zorra —25,8 milioi euroko zor garbia— kontrolpean daukagu eta, hori kitatzeko eta gehiago ez hazteko ditugun baliabideak ikusita, ni behintzat ez nago batere kezkatuta".

- "Gaur egun Espainiako futbol klub guztietan ondarerik handiena duten hiruren artean egongo da Osasuna".

- "Javier Zabaletari entzun dizkiodan gauza askorekin ez dakit barre edo negar egin. Futbol profesionala zer den arrastorik ere ez dauka, 80ko hamarkada hartzen du eredu gisa".

- "Gure agintaldian izandako lau entrenatzaileetatik bat aukeratu beharko banu, Mendilibar aukeratuko nuke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.