Golak. 1-0: Ibai Gomezek (23. min.); 2-0: Munirrek (56. min.).
Abelardo Fernandez Alavesen talisman bilakatu da. Astebete baino gutxiago darama Gasteizen eta honezkero bi partida irabazi ditu. Ikusteko dago bere eskuaren eragina izan den edo futbolarien susperraldia, baina Mendizorrotzako zaleen aldartea goitik behera aldatu da. Las Palmasen aurka sasoiko partidarik onena jokatu du, langa ez zegoen oso altu, eta xx-xx irabazi du. Deportivok larunbatean lortzen duen emaitzaren arabera Alaves jaitsiera postuetatik irten daiteke.
Alavesek ondo jokatu du Las Palmasen aurka. Abelardok talentudun jokalarien aldeko apustua egin du eta emaitza ona eman dio. Lehen gola Ibai Gomezek sartu du (23. min), laugarrena aste bakarrean. Bigarrena, aldiz, Munirrek, bigarren zatiaren hasieran (53. min). Bi goletan Alfonso Pedraza nabarmendu da. Bigarren zatian hirugarrena sartzeko hainbat aukera garbi izan ditu.
Epailearen oparia
Alavesek merezita irabazi du, baina epaileak mesede handia egin dio lehen zatian (33. min.). Duartek penalti ezin garbiagoa egin dio Tannaneri eta epaileak ez du adierazi. Baloi bat urruntzera joan, aurrelaria ez ikus, eta ostikada handia eman dio. Harrigarria epaileak edota marrazainetako batek ez ikustea.