Sionek helegitea jarriko dio TASen ebazpenari
NAZIOARTEA. UEFAk Europako Ligatik kanpo utzi zuen Sion, sailkapen fasean, Celtic Glasgow-ren aurka, legez kanpoko hamaikakoa zelairatzeagatik, eta TAS Kirola Arbitratzeko Epaitegiak arrazoia eman zion atzo. Sionek atzo bertan argitu zuen helegitea jarriko diola TASen ebazpenari, euren usten TAS eta UEFA elkarri lotuta daudela frogatu delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu