Denbora askoan gogoratu beharrekoa izango da gaurko etapa, Euskal Herriko Itzuliko bosgarrena, Eibarren hasi eta Beasainen amaitu dena. Euria, elurra ere bai tarteka, hotz handia... eta ibilbide gogor-gogorra izan dituzte txirrindulariek, eta ikaragarri sufritu dute. Kostata sortu da ihesaldia, hamar lagunekoa, baina Andrew Talansky (Garmin) tartean sartuta, estu lotu du Skyk aurreko taldetxoa. Minutu eta erditik behera une oro, ez du biderik egin ihesaldiak, baina tropeleko beste mugimendu batek estutu du gehien liderraren taldea, Sky. Omar Frailek eta Amets Txurrukak (Caja Rural) oso urrutitik jo dute erasoa, eta, aurrekoak harrapatuta, 55 kilometro falta zirela bakar-bakarrik joan da aurrera bizkaitarra. Minutu eta erdiko aldea ere lortu du Caja Ruralekoak, baina Olaberriko azken paretak ito du. Sergio Luis Henao (Sky) liderra bera buruan zela egin dute azken igoera, eta azken metroetan mugitu da Samuel Sanchez bera ere (Euskaltel-Euskadi), jaitsiera buruan. Baina Skyk maisutasunez jokatu du momentu horretan ere. Henao joan da aurrera Sanchezekin, eta Lazkaon, denek bat egindakoan, Richie Portek (Sky) hartu ditu metro batzuk taldetxoan. Nahikoa erlojupekoan artista handia den australiarrarentzat. Etapa eta lau segundoko aldea Porterentzat, eta lidergoa eta bigarren postua Skyrentzat. 24 kilometroko erlojupeko gogorrarekin amaituko da gaur Euskal Herriko Itzuilia, azken urteotako gogorrena. Henao dago buruan, eta sei segundora daude Nairo Quintana (Movistar) eta Porte,
Txirrindularitza
Skyren beste erakustaldi batekin, Richie Porte nagusitu da Beasainen
Hotza, euria eta elurra izan dituzte txirrindulariek Eibartik Beasainera bidean, eta balentria handia lortzekotan izan da Omar Fraile bizkaitarra (Caja Rural), urrutitik erasoa jota. Sergio Luis Henaok (Sky) jarraitzen du lider, eta Nairo Quintana (Movistar) bigarren sailkatuarekin berdinduta dago Porte bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu