Pablo Laso Lagun Aro Gipuzkoa Basket-eko entrenatzaileak uste du iaz baino talde hobea dutela, eta Espainiako ACB-ren denboraldi berrian "sobera ez sufritzea" espero du. Asteburuan hasiko da liga. BERRIAk Lasorekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Hona haren esan batzuk:
- "Sosen muga aintzat hartuz, talde gazteagoa egin dugu, hobetzeko grina daukaten jokalariak fitxatu ditugu, eta maila galdu eta igoera lortu zuen taldeko bizkarrezurra mantendu".
- "Gaur-gaurkoz mailari eustea sinatuko nuke, baina ez pasa den sasoiko hamabigarren postua errepikatzea. Sobera ez sufritzea da gure asmoa".
- "Erasoan jokaldia buka dezaketen jokalari gehiago ditugu, baina buruz buruko kalitate horrekin ez da nahikoa".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Pablo Laso (Lagun Aro Gipuzkoa Basket-eko entrenatzailea)
"Sobera ez sufritzea da gure asmoa"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu