Sokarri eta Badaiotz irabazle Euskadikoan
SOKATIRA. Sokarrik gizonezkoetan eta Badaiotzek emakumezkoetan irabazi zuten herenegun Goma Gaineko Euskadiko Txapelketa, 640 eta 540 kilotan. Gizonezkoetan ezustea eman zuen Sokarrik, Abadiñori irabazita. Azken bederatzi urteetako garaileek brontzearekin etsi behar izan zuten, Ibarraren atzetik. Emakumezkoetan Sakana eta Ibarra igo ziren podiumera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu