SOKATIRA . Bihar amaituko da goma gaineko Ipar Euskal Herriko Txapelketa 680 kiloko finalarekin, Ezpeletan

2006ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Lau pisuetako finalak jokatu ondoan, bihar amaituko da Ipar Euskal Herriko Txapelketa, Ezpeletako (Lapurdi) kiroldegian (16:30). Sei talde dira aritzekoak 680 kiloko finalean: Beskoitze, Ñapurrak (Ezpeleta), Jutsi-Baigorri, Gabadi, Uztaritze eta Arberoue. Gainera, lauko torneoa ere ikusgai izango da jaialdi berean, eta taldeak 350 kiloko pisuko mailan ariko dira. Ezpeletako Ñapurrak-ek bi txapel jantzi ditu: 600 eta 640 kilokoak. Pisu librekoan, berriz, Nafarroa Behereko Jutsi-Baigorri nagusitu zen. 720 kiloko finala ere jokatuko da larunbatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.