Euskadiko Lauko Txapelketa Bizkaiko kostaldera helduko da gaur, Laukizera hain justu. Hiru pisuko lehia izango da ikusgai: emakumezkoen 260 eta 280, eta, gizonezkoen 300 kilokoak, arratsaldean 17:00etan hasita. Gaztedi (Laukiz), Gatika eta Torrekolanda (Berango) ariko dira emakumezkoen bi pisuetan. Gizonezkoei dagokienez, hamar talde ariko dira lehian: Getxo A eta B; Goiherri A, B eta C; Gaztedi A, B eta C, eta, Nuarbe A eta B.
320 kilokoan gertatu zen bezala, bi multzotan lehiatuko dira 300ekoak ere, eta saioa hasi aitzin egingo dute zozketa talde bakoitza zein multzotan ariko den erabakitzeko. Halere, klub bakoitzeko A eta B taldeak multzo bietan banatuko dira. Bestetik,multzo bakoitzeko ligaxka amaitu ondoren jardunaldiko postuak erabakitzeko neurketak jokatuko dituzte, bi multzoetakoak elkarren aurka ariko direla.320 kilokoarekin alderatuta, gaur ez dira Mutriku eta Abadiño ariko, eta bi talde gutxiago ariko dira lehian. Hala ere, luze joko du saioak, baldin eta hiru sokatan lehiatzen ez badira. Aurreko bi saioek lau ordu iraun zuten batenaz beste. Nuarbe A eta B izan ziren garaile 320koan, Gaztedi C eta Getxo izan zituztela atzetik. Getxok talde bat sokaratu zuen eta gaur bi; laukoak orekatzen izango du lana.Gaztedi A-k eta B-k parra egin zuten, baina A taldeak amaitu zuen aurretik. Laukizkoek etxean jokatuko dute gaur, eta berriro ikusteko modukoak izango dira beren arteko tiraldiak. Goiherrik ere hiru talde zelairatuko ditu, eta podiumean sartzeko borroka egin behar luke.Emakumezkoek estreinakoa egingo dute, batez ere, ea animatzen den zortziko txapelketan esku hartzeko. Gaztedi eta Torrekolanda aritu ziren lurrean bere garaian, baina Gatika, erabat berria da.Nafarroako Txapelketako saioa bihar jokatuko da Urdazubin (18:00), eta 600 kilokoak lehiatuko dira. Ipar Euskal Herriko lehen finalak, berriz, hurrengo larunbatean hasiko dira.
SOKATIRA. Emakumezkoak lur gainekora berriro, urte batzuen ondoren
Euskadiko Lauko Txapelketaren hirugarren saioa jokatuko da Laukizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu