SOKATIRA. EUSKADIKO LAUKO TXAPELKETA. Nuarbekoentzat txapela Euskadiko Laukoan, eta Beti Gazte nagusi Nafarroakoan

2004ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Nuarbe A taldeak irabazi du lur gaineko Euskadiko Lauko Txapelketako lehen txapela. 320 kiloko azken jardunaldia jokatu zuten atzo. Lehen jardunaldian Nuarbe B gailendu zenez, eta atzo Nuarbe A, kitarakoa jokatu behar izan zuten txapela erabakitzeko. Kitarakoan ere tiraldi bana irabazi zioten elkarri: hirugarre-nean nagusitu zen A taldea.

Nafarroako goma gainekoan, 640ko azken jardunaldia jokatu zuten. Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen berriz, eta baita txapela jantzi ere. Txantreak eta Berriozarrek tiraldi bana irabazi zioten elkarri atzo, baina iruindarrak sailaktu dira bigarren.

-

Azken sailkapenak



EUSKADIKO LAUKOA (

320 kilo)
1. Nuarbe A (Gi.) 23 puntu2. Nuarbe B (Gi.) 23 puntu3. Gaztedi C (Bi.) 20 puntu4. Getxo (Bi.) 16 puntu5. Goiherri C (Bi.) 15 puntu6. Abadiño (Bi.) 13 puntu7. Mutriku A (Gi.) 12 puntu8. Goiherri A (Bi,) 10 puntu9. Gaztedi B (Bi.) 8 puntu10. Gaztedi A (Bi.) 7 puntu11. Goiherri B (Bi.) 7 puntu12. Mutriku B (Gi.) 2 puntu



NAFARROAKOA (

640 kilo)
1. Beti Gazte (Lesaka) 8 puntu2. Txantrea (Iruñea) 5,5 puntu3. Berriozar 4,5 puntu4. Burlata 2 puntu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.