Atzoko saioari dagokionez, Badaiotzek tiraldi guztiak irabazi zituen 480koan, baina Sakanaren aurkako lehen tiraldian faltetara irabazi behar izan zuen, tiralari bat aldatu ondoren. Bi taldeek ziharduten goman eserita eta epaileak hirugarren falta adierazi zien nafarrei. Gainerakoan, aipagarria da Laukizko Gaztedikoen lana, bi taldeak sailkatu baitziren aurrean.Sakanak hasiera ahula eman zion saioari, eta Giriziak tiraldi bat irabazi zion Gaztedi A-ri. Jardunaldiko sailkapena: 1. Badaiotz (12 p.), 2. Gaztedi B (9 p.), 3. Gaztedi A (4 p.), 4. Sakana (3 p.), 5. Girizaia (p. 1).Gizonezkoen 560 kilokoan bost talde aritu ziren lehian, eta Abadiñok ederki erakutsi zuen txapelari eusteko indarra, lau kontrarioak ongi menderatu baitzituen. Gatikak, berriz, Altamira, Arrizkuzubi eta Auzolan mendean hartu zituen, eta pisu horretan lanak emango dituzte bizkaitarrek. Arrigorriagako Altamirak eta Laudioko Arrizkuzubik gora egingo dute pixkanaka eta atzo parra egin zuten.Lehen saioko sailkapena: 1. Abadiño (12 p.), 2. Gatika (9 p.), 3. Altamira eta Arrizkuzubi (4 p.), 5. Auzolan (o p.).Gaur, gizonezkoen lehia izango da. Hamar talde ariko dira sokan, bi taldetan banatuta. Lehen multzoan: Abadiño A, Ñapurrak, Badaiotz, Berriozar eta Auzolan. Bigarren multzoan: Beti Gazte, Altamira, Abadiño B, Torrekolanda eta Gatika.
-
Sailkapenak
480 kilo (emakumezkoak):
1. Badaiotz (Araba) 5 puntu2. Gaztedi B (Bizkaia) 4 puntu3. Gaztedi A (Bizkaia) 3 puntu4. Sakana (Nafarroa) 2 puntu5. Girizia (Gipuzkoa) puntu 1
560 kilo
(gizonezkoak):
1.Abadiño (Bizkaia) 5 puntu2. Gatika (Bizkaia) 4 puntu3. Altamira (Bizkaia)2,5 puntu4. Arrizkuzubi (Araba) 2,5 puntu5. Auzolan (Gipuzkoa) puntu 1