SOKATIRA. EUSKADIKO TXAPELKETA. Euskadiko Txapelketak ez du aldaketarik izango egutegian

Igandean zen hastekoa, baina Mungiako saioa ez zen izan puntuagarria, gomekin izandako arazoengatik; ostiralean aztertuko dute zer egin

2006ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Goma gaineko Euskadiko Txapelketak ez du izango aldaketarik egutegian, igandeko saioak ez baitzuen sailkapenerako baliorik izan. Gizonezkoen 640 eta emakumezkoen 520 kilokoen lehen jardunaldia zen jokatzekoa Mungian, baina epaileek bertan behera utzi zuten, udal pilotalekuan jarri zituzten bi gomak ez zeudelako ondo. Nolanahi ere, taldeak han zeudenez eta ikusle dezente bildu zenez, tiraldiak jokatzea erabaki zuten, baina sailkapenari begira baliagarria izan gabe.

Isaac Izurieta Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria bertan zen, eta saioaren amaieran taldeetako ordezkariekin bildu zen. Berez, federazioak antolatzen ditu saioak, baina sarritan inguruko taldeak hartzen du bere gain saioa jokatzeko tresneria jokalekuanegoteko lana, eta baita antolaketa ere.Igandekoaren antolaketa Gaztedik hartu zuen bere gain, Gatikarekin. Horregatik, zenbaitek eskatu zuen zigorren bat ezarri behar zitzaiola gometako arazoa sortu zuenari. Hori, ordea, federazioak ostiralean egingo duen batzarrean aztertuko dutela adierazi du Izurietak. Horrez gain, lehen jardunaldi hori noiz jokatu ere aztertuko dute, Altamirak saioa jokatu behar dela baitio. Beraz, egutegiko tarte bat aurkitu beharko dute.Bestalde, Mungiako bi gometako bat larunbatean erabiliko dute, ez baitzegoen hain gaizki epaileen ustez. Gomak federazioak eramatea ere proposatu zuten; baina hau dio Izurietak: «Garraioa ordaindu egin behar da, eta ez dago dirurik».Unai Aresti Gaztediko ordezkariak azaldu du gomen arazoa: «Ostegunean garbitu egin nituen alderik egon ez zedin eta igande arte utzi nituen. Egia da bazutela arazoren bat, baina denentzat berdin zegoen. Nik asmo onenarekin egin nuen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.