Nuarbek irabazi zituen arratsaldeko tiraldi guztiak, eta iaz lorturiko txapelari eusteko lehen urratsa egin dute gipuzkoarrek. Goiherrik eta Gaztedi A taldeek oso lehia estua izan zuten, eta, bi tiraldi gogor jokatuta, Goiherri gailendu zen.Pisu horretako tiraldiak amaituta, 560 kilokoari ekin zioten. Lehian ariko diren lau taldeek dute asmoa txapela lortzeko pisu horretan, batez ere Goiherrik eta Gaztedi A-k. Aresok irabazi zuen iaz txapela, baina, lauko txapelketan aritu ez zenez, oraindik sosoi betean jartzeko tiraldiak falta zaizkio.Goiherrik itxaropena zuen lehen jardunaldia irabazteko, baina «saio txarra» irten zitzaiela aitortu zuen Billalabeitia tiralariak eta «falta askotxo» adierazi zietela. Txapelketako bigarren saioak hiru ordu eta 40 minutu iraun zuen.
z
Sailkapenak
560 kilo (1. jardunaldia)
1. Gaztedi A (Bi.) 4 puntu
2. Areso (Na.) 3 puntu
3. Goiherri (Bi.) 2 puntu
4. Gaztedi B (Bi.) puntu 1
600 kilo (1. jardunaldia)
1. Nuarbe (Gi.) 6 puntu
2. Goiherri (Bi.) 5 puntu
3. Gaztedi A (Bi.) 4 puntu
4. Areso (Na.) 3 puntu
5. Getxo (Bi.) 2 puntu
6. Gaztedi B (Bi.)puntu 1