SOKATIRA. Ordainekoa eman dio Nuarbek Gaztediri 680koan, eta parean dira

2005eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Euskadiko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Mungian, eta Nuarbek irabazi zituen 680 kiloko tiraldi guztiak. Saioko bost puntuak bereganatu zituen. Ondorioz, jokatzeko soilik hirugarren eta azken jardunaldia geratzen dela (uztailak 16), gipuzkoarrak Gaztediren parean jarri dira sailkapen orokorrean.

Nuarbe lehen jardunaldian baino 40 kilo gehiagorekin aritu zen atzo, eta, gainera, Mikel Aizpurua zortzikoan zuela, aspaldi ez baitzen aritu. Gainera, Gaztedik baino lau kilo gehiago pisatu zuen atzo. Bien arteko lehian nabaritu egin zen hori, eta gipuzkoarrak gailendu ziren. Mutrikuk hobetu egin zuen lehen jardunaldikoa, eta Goiherri aritu zen makal. Atzoko sailkapena: 1. Nuarbe (5 puntu), 2. Gaztedi (4 p.), 3. Mutriku (3 p.), 4. Getxo (2 p.), 5. Goiherri A (p. 1).Gaur 560 kilokoak ariko dira Areson (Na.), eguerdian.

-Sailkapen orokorra

680 kilo (2 jardunaldi jokatuta)



1. Gaztedi (Bizkaia) 9 puntu

Nuarbe (Gipuzkoa) 9 puntu

3. Mutriku (Gipuzkoa) 4,5 Puntu

4. Goiherri A (Bizkaia) 4 puntu

5. Getxo (Bizkaia) 3,5 puntu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.