Gaur hasi da Lisboa-Dakar proba eta autoetan Carlos Sousa portugaldarrak irabazi du. 1.20.38ko denbora egin du Lisboaren eta Portimaoren artean. Bigarren, Giniel de Villiers hegoafrikarra izan da, 2.31ra. Hirugarren, denbora berean, Carlos Sainz espainiarra eta Ari Vatanen finlandiarra izan dira, 2.38ra.
Motoetan Ruben Faria portugaldarra izan da irabazlea. 22 minutu eta zazpi segundoko denbora egin du. Bigarren, Helder Rodrigues haren herrikidea izan da, hamasei segundora. Hirugarren, David Casteu frantziarra, 47ra.
Lisboa-Dakar
Sousak irabazi du autoetan lehen etapa eta Fariak motoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu