Spahija galdekatu dute, tortura kasu batengatik
SASKIBALOIA. Gerra garaian preso eta zibil serbiarren kontra egindako tortura saio baten inguruan galdekatu zuen atzo Spliteko epaile batek Neven Spahija, Baskoniako entrenatzaile ohia. Kroaziako Polizia militarreko kidea izan zen Spahija gerra garaian, eta lekuko batzuek adierazi dutenez, Sibenikeko kuartelean zegoen serbiar talde bat jipoitu eta torturatu zuten egunean. Novi list egunkariak eman du argitara albistea, eta Spahijak Kulineko konzentrazio esparruan egindako zenbait krimenen berri ere eman omen dio epaileari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu