Athleticek eta Realak badakite zein aurkari izango duten Europa ligako final-hamaseirenetan. Zuri-gorriek Spartak Moskuren aurka jokatuko dute, eta txuri-urdinek Salzburgoren kontra. Spartak Mosku hirugarren izan da Txapeldunen Ligako multzoetako batean, eta Salzburgo Austriako Ligako eta kopako txapelduna da.
Izan zitzaketen arerioak kontuan hartuta, ezin dira kexatu bi taldeak. Salzburgo lehen sailkatua izan zen bere multzoan, hiru garaipen eta hiru berdinketekin. Atzetik sailkatu zen, ustez multzoko buru izateko faborito zen Olympique Lyon. Hirugarren izan zen Konyaspor eta Vitoria Guimaraes. Atzean talde indartsua da Salzburgo. Bere multzoan eta Austriako ligan gol gutxien jaso dituen taldea da. Gainera, badu bereizgarri bat: belar artifizialeko zelaian jokatzen du.
Spartak Mosku, berriz, Txapeldunen Ligatik datorren taldea da. Liverpool eta Sevilla izan ziren txapelketan jarraitu zutenak, eta hirugarren izanda, Europa liga jokatzearekin konformatu behar izan du. Sailkatzeko aukerekin egon zen azken jardunaldira arte, baina azken partidan bizkarrekoa jaso zuen Liverpoolen aurka 7-0 galduta.