triatloia

Spirig irabazle, eta Murua zazpigarren

Bigarren sailkatu Norden denbora berean sartu da. Zarauztarra 1.08ra heldu da, eta olinpiar diploma erdietsi du; ia bukaerara arte aurrenekoekin joan da. Zuriñe Rodriguez 44. sailkatu da.

2012ko abuztuaren 4a
09:06
Entzun

Igeriketan 1.500 metro, bizikletan 137 kilometro eta lasterka hamar kilometro egin arren, Olinpiar Jokoetan emakumezkoen trialoian ez da azken metrora arte erabaki urrea, hiru lagunek esprintean jokatu baitute.

Nicola Spirig (Suitza) gailendu da esprintean. Lisa Norden denbora berean sartu da eta Erin Densham bi segundora. Hemen Jenkins faboritoak amaieran pott egin du, eta bosgarren iritsi da, 31 segundora.

Ainhoa Muruak (Zarautz, 1978) proba bikaina egin du, zazpigarren sailkatu baita, 1.08ra. Ondorioz, olinpiar diploma lortu du. Irribarretsu sartu da helmugan. Triatloiaren bukaera aldera arte aurrenekoekin joan da; lasterka lau bat kilometro falta zirela hasi da atzean gelditzen.

"Oso pozik nago. Hau izan da nire probarik onena. Eroso sentitu naiz", esan du Muruak. 2004an Atenasen 24. postuan bukatu zuen, 2008an Pekinen 28.

Zuriñe Rodriguez (Barakaldo, 1982) 44. sailkatu da, 8.56ra.

1. Nicola Spirig (Suitza) 1.59.48.
2. Lisa Norden (Suedia). d.b.
3. Erin Densham (Australia). 02ra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.