saskibaloia

Splitter justu-justu iritsiko da Espainiako Kopara

Atzo orkatilean min hartu ostean, Caja Laboraleko pibotak ezingo du datozen bi asteetan jokatu. Hilaren 18an hasiko da Kopa.

2010eko otsailaren 1a
19:47
Entzun
Tiago Splitter Caja Laboraleko pibota bi astean jokatu ezinik izango da, ezkerreko orkatilean kolpea hartu zuelako atzo Gasteizen, eta, ondorioz, osatze lana ondo badoa justu-justu iritsiko da Espainiako Kopako fasera, hau otsailaren 18an hasiko baita, Barakaldon, BECen -eurak 19an ariko dira, Bilbao Bizkaia Basketen kontra-.

Bi aste hauetan Espainiako ACB Ligako bi partida -Xacobeo eta Valentziaren aurka- eta Euroligako bigarren faseko beste bi -Zibonaren kontra ostegunean eta Khimkiren aurka- jokatuko ditu Caja Laboralek.

Balorazio arloan ACB Ligako jokalaririk onena ari da izaten Splitter, 21,45eko batez bestekoarekin (kasu, 15,9 puntu daramatza partidako eta 6,85 errebote)

Haren ordezkoak min hartuta segitzen du: Stanko Baracek. Beste hiru asterako dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.