futbola

Sporting Lisboa-Athletic partidarako 3.000 sarrera jarriko dituzte salgai bihar

65 eta 55 euroko prezioa dute sarrerek. San Mames estadioko leihatilak 10:30ean zabalduko dituzte. Partida hilaren 19an izango da.

2012ko apirilaren 11
16:07
Entzun

Athleticek bihar 3.000 sarrera jarriko ditu salgai Sporting Lisboaren aurka Portugalen jokatuko duen partidarako, San Mames futbol zelaiko txarteldegietan. Hilaren 19an jokatuko da partida. Leihatilak 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era irekiko dituzte.

Klubak jakinarazi duenez, sarrera bat hartu ahal izango da bazkide txartel bakoitzeko, eta gehienez lagun bakoitzak bi txartel eraman ahal izango ditu. 1.412 sarrera 65 euroan salduko dituzte, 1.588 sarrera 55 euroan.

Athleticek 3.800 sarrera jaso ditu guztira, eta horietatik 400 Iberia Bidaiak-erako izango direla jakinarazi du klubak. Beste 400 sarrera Athleticek eta Athletic Fundazioak izango dituzte eskura, kirol eragile, erakunde eta babesleen artean banatzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.