Sportingek Athletic kanporatu zuen 1985ean UEFA kopatik

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ez da lehen aldia Athletic eta Sporting Lisboa bidean elkartzen direla. 1980ko hamarkadan ere lehiatu ziren elkarren aurka. 1985-1986ko denboraldiko UEFA kopako final-zortzirenetan izan zen. Orduko Athletic indartsua zen oso. Javier Clementek zuzentzen zuen Athletic txapelduna, hain zuzen ere. Klub zuri-gorriari bere historiako azken tituluak eman ondoren, apurka-apurka indarra galtzen ari zen talde zuri-gorria. Joaneko partidan Katedralean 2-1 irabazi ostean (Manu Sarabiak eta Julio Salinasek sartu zituzten golak),3-0 galdu zuen itzulikoan eta agur esan zion final-laurdenak jokatzeko aukerari.

Hain zuzen ere, hori izan da Europako lehiaketa batean Athleticek Portugalgo talde baten aurka galdu duen partida bakarra. Beste bost partidetan ez du galdu: lau partida irabazi ditu (bi Portori eta bana Sporting Lisboari eta Nacional Madeirari) eta bat berdindu (Nacional Madeirarekin).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.