Stosur nagusitu da AEBetako Irekian
TENISA. Samantha Stosur australiarrak ezustekoa eman zuen atzo New Yorken, AEBetako Irekiko finalean Serena Williams estatubatuarrari irabazita (6-2 eta 6-3). Etxeko jokalaria zen faboritoa, baina Stosurrek ez zion aukerarik eman, eta nagusitasunez irabazi zuen bere garaipen zerrendako lehen Grand Slama. Rafa Nadal eta Novak Djokovic bart gauean ziren finala jokatzekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu