Stybarrek aurrea hartu dio Alberti Munduko Kopan
ZIKLO-KROSA. Zdenek Stybar txekiarra da Munduko Kopako lider berria, herenegun Roubaixen (Frantzia) garaipena lortu eta Niels Albert belgikarra, ordu arteko liderra, zazpigarren postuan helmugaratu ondoren. Amaitzeko azken proba falta dela, Stybarrek hamalau puntuko aldea du Albertekiko. Igandean jokatuko da azken proba, Hoogerheiden (Herbehereak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu