Molinaren bigarren entseguaren ondoren, ikusten ari zirena sinetsi ezinik zeuden Ampo Ordiziako zaleak. 19. minutua zen. Espainiako Kopako finalaren hasiera. Eta faboritoa, Ampo Ordizia, 3-21 zen atzetik. Presioak eraginda, partida hasieran ezin kaskarragojokatu zuten herenegun goierritarrekPalentzian (Espainia), El Salvadorren aurka. Aste barruan nahi bezala lan egin ezinik ibili dira Altamira aldean, historiako lehen titulua irabazteko zeukaten aukera paregabeak eraginda.
Finalak gainditu balitu bezala aritu ziren goierritarrak lehen hogei minutuetan. Baina Euskal Herritik Palentziara joandako zaleek hauspotuta, finaleko emaitza iraultzeko gai izan ziren gero, bigarren zatian modu gogoangarrian jokatuta. 8-21 amaitu zen lehen zatia, baina 42. minuturako ordiziarren bigarren entsegua lortu zuen Freemanek (15-21); hamasei minutu geroago lortu zuen Freemanek beste entsegu bat (20-24); Lolotongak eta Krollek 65. minutuan jarri zuten Ordizia aurretik, lehen aldiz. Eta markagailua 27-27 zegoela, Krollek berak lortu zuen drop-a, 79. minutuan. Eromena. Jokalariek ongietorri beroa jaso zuten iluntzean herrian.
Sufrituta, ederragoa da
Ordiziak lehen titulua eskuratu zuen herenegun, Kopako finalean El Salvadorri 30-27 irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu